Osakidetza- Bilbo Eskualdeko VII. Prestakuntza Jardunaldiak. 2011

lunes, 2 de mayo de 2011

2011ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean, zazpigarren urtez jarraian, gure Prestakuntza Jardunaldietan parte hartzeko gonbita egiten dizugu.

Edizio honetan, berrikuntzarik esanguratsuena zera da: egingo diren jardueretan, herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatuko dela, euren osasuna hobetzeko asmoz. Horretarako, gure Eskualdeko profesional sanitarioek hiriko auzo etxe zenbaitetan herritarrei zuzendutako hitzaldiak eskainiko dituzte maiatzaren 30ean.

Maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean, gure osasun zentroetako geletan, profesionalen estamentu guztietako langileei zuzendutako tailerrak antolatu ditugu.

Eta, ohi den legez, ekainaren 2an, ostegunean, topaketarako jardunaldiarekin amaituko dugu, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Izena ematea, gure intranetaren bitartez egin ahal izango duzu, apirilaren 15etik maiatzaren 5era bitartean (aurkezpen-gutuna irakurtzea gomendatzen dizugu). Sarbideko orrialdean azaltzen den iruditik sar zaitezke

http://cbilbao.osakidetza.net/

Egitarauaren bidez jarduera bakoitzaren SINOPSIa (eduki nagusien laburpena) atzi dezakezu, hitzaren gainean sakatuz.

Izen ematearen egiaztapena posta elektroniko bidez jasoko duzu eta maiatzaren 13tik aurrera jakinaraziko zaizu onartua izan zarenentz.

Edizio hau zure interesekoa izango dela eta programatutako jardueraren batean parte hartuko duzula espero dugu.

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA BATZORDEA BILBO ESKUALDEA

Kale Nagusia 62, solairu nagusia. Bilbo formakuntza.comarcabilbao@osakidetza.net

0 comentarios:

Publicar un comentario